DATU PERTSONALAK ETA PRIBATUTASUN-POLITIKA
Zure erosketari buruzko informazio guztia baliozkotu ondoren – artikuluak, bidaltzeko moduak, entregatzeko helbidea eta fakturazioa-, orrialde berri bat agertuko da. Pantaila hau La Caixa banku-erakunde egiaztatu batetik dator zuzenean, eta sartutako datuak zuzenean bidaliko zaizkio Caixari. LIGA DE EMPRESAS DE PELOTA A MANO S.L. enpresak konponbide horien alde egin du, segurtasun handiagoa eskaintzeko.
LEPMk konpromisoa hartzen du, internautak salerosketa-eskaera egiten duenetik aurrera, bere eskaera kontuan hartzeko, eta, hala badagokio, salerosketa guztiz, partzialki edo deusez baliozkotzeko/berresteko, hark salerosketa onartu eta formalizatu ahal izan dezan.
LEPMk bere eskaeraren egoera internautari jakinarazteko konpromisoa hartzen du, e-mail bidez eta/edo eskaera eguneratuz, bezeroaren espazio pertsonalean (“Nire kontua” sakatuta sar daiteke bertara).
Salerosketa baieztatzen bada hautatutako produktu guztien gainean, LEPM internautarekin harremanetan jarriko da e-mail bidez, eta erositako produktuen, garraioaren prezioaren eta eskaeraren egoeraren berri emango zaio.
LEPMk salerosketa-kontratua formalizatzen duen dokumentu elektronikoa artxibatuko du, eta bezeroak Nire kontua estekaren bidez eskuratu ahal izango du.
Salerosketa-kontratua gaztelaniaz formalizatuko da.
Salerosketa partzialki berresten bada hautatutako produktu batzuk eskuragarri ez daudelako, LEPM bezeroarekin harremanetan jarriko da, eta salerosketak eragindako produktuen berri emango dio posta elektronikoz, telefonoz eta/edo eskaera eguneratuz bezeroaren espazio pertsonalean. Bezeroa “Nire kontua” sakatuta sartuko da bertara.
LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Webgune honen bidez egiten den kirol-materialaren salerosketari Espainiako legeria aplikatu behar zaio. Salerosketa gauzatzean sor daitekeen edozein eztabaidarako, alderdiak Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jartzen dira, eta uko egiten diote egokitu dakiekeen beste edozein foruri.